miércoles, 25 de abril de 2012

Gaizki ulertutakoak konpontzen...


Izenburuan irakur daitekeen bezala, 3. Moduluko kontzeptuak nahastu egin nituen hasiera batean. Horregatik, eta horiek jadanik ondo ulertu ditudala pentsatzen dudanez, AMIAren aurkezpena berregin eta hementxe eskaintzen dizuet, modu argi eta zehatzean.


martes, 17 de abril de 2012

Misioa, bisioa eta baloreak lantzen

Azkenengo ibilbidera helduta, hiru kontzeptu landu ditugu: misioa, bisioa eta baloreak.

MISIOA: Zer gara erakunde bezala?

BISIOA: Zer izan nahi dugu erakunde bezala, epealdi baten buruan?

BALOREAK: Zein baloreen arabera, egingo dugu lan gure helburu estrategikoak betetzeko?

Erakunde batean hiriu elementu hauek ondo zehaztuta izateak izugarrizko garrantzia du, eta langileen motibazioarekin estuki lotuta aurkitzen dugu. 





Kontzeptu berri hauek praktikara eramateko, gure ikastetxe idealaren inguruan hiru elementu horiek identifikatu eta zehazteko proposamena egin zaigu.

Hona hemen, beraz, nire azken produktua!

domingo, 25 de marzo de 2012

3.Ibilbidea: Negozio unitate estrategikoa eta AMIA

Oraingo honetan, eskola enpresa moduan ulertu eta bere negozio unitate estrategikoak definitzera ausartzeko eskatu digute; eta "ausartu" hitza erabili dut, eskola publikoa enpresa moduan ikusi dudan lehen aldia izan baita, eta nahiko zaila egin baitzait.

Dena dela, egin beharrekoak eginda eta hemen aurkeztuko ditut, powerpoint baten bitartez, gaurkoan. Espero dut argia eta zehatza izatea, horrela egiten saiatu baitnaiz.

Besterik gabe, hurrengo modulura arte! ;)

lunes, 19 de marzo de 2012

Ni enpresaburu izango banintz...


Hauxe izan zen jaso nuen galdera : Eta zu enpresaburu izango bazina ze estrategia jarraituko zenuke?

Galdera honi erantzun ahal izateko, lehenengo eta behin nire enpresaren antolakuntza azaltzea beharrezko ikusten dut.

·        Kooperazioan oinarritutako erakundea izango litzateke. Argi dago, enpresa barruan maila eta lanpostu ezberdinak egongo direla, baina langile berdintasuna ere sustatzen da, eta eskubide berdinak dituzte langile guztiek. Eskubideez gain, eta talde lana bultzatzen dugunez, baliagarritasuna guztiei adierazi behar zaiela uste dut. Beraz, enpresak izango dituen lorpenak denon lanaren ondorio inzago dira, eta enpresak porrot egiten badu, denon errua izango da.

·        Taldean lan egite honek, informazioa berezki baloratzea ekarriko du. Komunikazioa izango da gure arteko bitartekaria eta langileak duten maila dutela, sare bateko kide izango dira, elkarlanean dabiltzan heinean.



·        Giroa. Erakundeko langileek errespetu eta lanerako giro egokia izango dute, jokabide aktibo eta sortzailea sustatuko delarik.

·        Kreatibitatea eta berrikuntzarako mugarik ez dugu jarriko. Planteatutako ideia berri guztiak jaso, aztertu eta baloratu egingo dira.

·        Teknologia erakundeko oinarrietako bat izango da, baina ez bakarra. Harreman pertsonalak ere bultzatuko dira, talde lanean aritzeko ezinbestekotzat ikusten baititut.

·        Motibazioa. Langilearen jokabide aktiboa eskatzen den bezala, motibazioa lantzen saiatuko gara (ez bakarrik soldatari erreferituz, lorpenek ematen diguten poztasunak, kideen errekonozimenduak … ere bultzatuko du motibazio hori), ea helburu komun bat izango dugu buruan lan egiterako orduan.



Nik buruan sortutako enpresa honetan, beraz, kooperazioa da oinarri nagusiena. Estrategia enpresarial bat burutzerako orduan, argi daukat zein izango den gure jokatzeko era.


Horretarako, aurreko atalean azaldutako 3 pausuak izango ditut kontuan:



1. Pausua: DAFO analisia egitea.




·        AHULTASUNAK: erakundeak sortutako estrategiaren garapena mugatzen duten alderdiak dira, eta beraz, errekonozitu, kontrolatu eta gaindituak izan behar dira. Zeintzuk diren zehazteko, ondorengo galderak egin genitzake:

.- Zeintzuk dira proiektuaren etekinak murrizten dituzten faktoreak?
.- Zer hobetu dezakegu?
.- Zer ekidin beharko genuke?

·        SENDOTASUNAK: Enpresak dituen gaitasunak, errekurtsoak eta posizioak dira, eta ondorioz, konpetentziarekiko dituen abantailak. Egokitasunei etekinak ateratzeko erabiliko ditugu.

.- Zer egiten du gure enpresak beste edozeinek baino hobeto?
.- Zeintzuk dira salmenta errazten dizkiguten elementuak?
.- Zeintzuk dira enpresaren abantailak?

·        MEHATXUAK: Estrategia bat aurrera eramatea ekidin edo zaildu ditzaketen inguruneko indarrak dira.

.- Zeintzuk dira enpresak dituen edo izan ditzakeen oztopoak?
.- Zertan dabiltza konpetentziako enpresak?
.- Mehatxurik handienak, zenbaterainoko kaltea sor dezake enpresan?

·        EGOKITASUNAK: Enpresarentzat abantaila konpetitiboa sor dezakeen edozein egoera izango da, enpresaren zabaltzea ekarriko du, eta etekinak lortuko dira bertatik ondo arituz gero.

.- Zein da gure sektoreak duen egoera gaur egun? Eta gizartearen egoera?
.- Zeintzuk dira teknologiaren berrikuntza nagusienak?
.- Zein da gure oportunitatea?
.- Nola aprobetxatu oportunitate hori?



2.     Pausua: Analisi DAFO hori egin eta gero, eta bertan lortutako guztia alderatu, aztertu eta berrikusi ondoren, helburuak zehazteko ordua iritsi zaigu. Behin helburuak zehaztuta ditugula, horiek lortzeko akzio-plana ere zehaztuko dugu.  Horretarako pausu batzuk jarraitzea komenigarri ikusten dut.

.- Helburu orokorra: Zer lortu nahi dugu? Noraino heldu nahi dugu?
.- Helburu espezifikoak: Zertarako egin nahi dugu hori?
.- Akzio eta ekintzak: Nola lortuko dugu hori?
.- Kronograma: Non eta noiz eramango dugu aurrera akzio-plana?
.- Baliabideak: Zeintzuk baliabide erabiliko ditugu, nola erabiliko ditugu, eta nork hartuko du parte?

            Galdera hauek taldean planteatuko dira, eta enpresaren balioak jarraituz, sormena mugatu gabe eta ideia guztiak kontuan izanik eramango da aurrera.

3. Pausua: Akzio-plana aurrera eramatea. Behin den planifikaturik dugula, ekintzara pasatzeko ordua iritsi zaigu; horretarako, bakoitzak bere zereginak zeintzuk diren jakinda, lankidetzan oinarritu eta aurrera ekingo genioke. 




Amaitzeko, nire enpresako langile eta lankideei jarriko niekeen bideo bat aurkeztu nahiko nuke. ANIMO EKIPO!!!



lunes, 5 de marzo de 2012

2. Ibilbidea: ESTRATEGIA KONTZEPTU GISA 2. IBILBIDEA: ESTRATEGIA KONTZEPTU GISA



Cortefiel:

1.- DAFO-a, analisia egitea: BAI. Enpresaren barne ahultasun eta sendotasunak aztertu, eta kanpotik izan ditzaketen mehatxu eta egokitasunen analisia egin zuten.

2.- Helburuak eta horiek lortzeko akzio-plana zehaztu: BAI.

            Helburuak:                                                                 Akzioak:
            - Hornimendu beharrak asetzea                                 - Elkartasunak
            - Behar ezberdinetako jendea asetzea                       - Marka ezberdinak sortu, segmentazioa   
            - Bestelako beharrak asetzea                                     - Merkatua zabaldu, lurrinak.
            - Enpresa zabaltzea                                                    - Merkatu internazionala.

3.- Akzio plana aurrera eramatea: BAI. Aurretik adostu eta zehaztutako ekintzak aurrera eraman zituzten, enpresa zabaldu eta hobekuntzak lortuz. 


Bodega de los Hooley:

1.- DAFO-a, analisia egitea: EZ. Enpresa bezala handitzeko aldaketa baten beharra zutela aztertu zuten, baina ez zuten ahultasun,sendotasun, mehatxu eta egokitasunen analisirik egin.

2.- Helburuak eta horiek lortzeko akzio-plana zehaztu: EZ. Helburu bakarra enpresa handitzea eta etekinak lortzen jarraitzea zen, baina akzio-plan zehatzik ez zuten osatu. Ingurunearen aldaketen arabera moldatu egiten ziren egoerara aldaketa bat edo beste bat ezarriz, normalean beste supeermerkatu batzuetatik ateratakoak.

3.- Akzio plana aurrera eramatea: BAI. Nahiz eta aurretik zehaztutako plan bat ez izan, akzioak aurrera eraman dituzte. Beste supermerkatuetan erabilitako teknika berriak identifikatu, aztertu eta haienean ezarri dituzte. 


Ondorioak:

Analisi hau egin ostean, esango nuke, Cortefiel enpresak estartegia bezala nik pentsatzen nuen gauza bera ulertzen duela; hau da, analisi baten bidez enpresaren etorkizuneko helburuak identifikatu eta horiek oinarri beazla hartuta akzio-planak zehaztea eta aurrera eramatea. Hasieran aurkezten dudan eskeman estrategiaren fase edo pausuak azalduta agertzen dira.

            Bigarren kasuan, aldiz, "Bodega de los Hooley" horretan, ez nuke esango estrategia enpresariala erabiltzen dutenik, aurretik ez baitituzte helburu eta akzio-planak zehazten ezta egoeraren analisi sakona egiten.
            Bestalde, dimanika bera erabiltzen dute berrikuntzak ezagutu eta bereganatzeko. Alde horretatik, estartegia bat erabiltzen dutela ere esan dezakegu. Supermerkatu batean ezberdina den teknika bat erabiltzen dutela entzun, teknika hori ikustera hurbildu, eta etekinak atera ditzaketela uste badute, haien suepermerkatuan ezartzen dute. Helburu bakarra finkatu dute familia honetan: enpresa handitu eta etekinak, gutxienez, mantentzea, biziraupena ziurtatuz.

            Laburbilduz, lehenengo eta bigarren kasuan azaldutako estrategia kontzeptuen artean ezberdintasunak aurkitzen ditugu, gehien bat, aurretik planifikazio edo zehaztapenean. Batean, aurretik ondo zehaztutako plana aurkitzen dugu, eta bestean, aldiz, egoerara edota ingurunearen aldaketetara egokitzeko bat-bateko akzioak ikusten ditugu, behin eta berriro eredu berdina jarraitzen dutenak. 




1.Ibilbidearen inguruko galdera gehigarriak


            Lehen lana entergatu ondoren, bi izan ziren postan jaso nituen galderak, lana osatzeko asmoz.


  • Gaur egun zer nolako organizazioak dauzkagu inguruan? sektoreka begiratuta zer esango zenuke?

            Nire ustez, gaur egun enpresa modernoak dira gure inguruan dauzkagun gehienak; hierarkia piramidala ahaztu eta integrazio eta elkarrekintza planetan ari gara, bai gure gizarte zein enpresetan ere. Erakundeek lanpostu ezberdinak dituzten arren, langileen berdintasuna bermatzen dute eta langile edo lan-talde bakoitzean informazio, ezagutza eta erabakigarritasuna sustatzen duten enpresa osatzen saiatzen dira. Langile aktiboak bilatzen dira, iniziatiba erakusten dutenak, eta teknologia berrien aplikazioa ezinbesteko bihurtu da. 

Bideo honetan, enpresa modernoaren lan dinamika eraskuten da, aipatutako elkarrekintza azpimarratuz:





Sektoreetaz arituko banintz, zortzi sektore ezberdinduko nituzke:

.- AUDITORIA eta KONTSULTATEGIA

.- BANKA eta ASEGURUAK

.- ERAIKUNTZA eta MUGIEZINEN ENPRESAK

.- ENERGIA

.- INDUSTRIA.
Honen barne, hainbat azpisektore aurki ditzakegu: Hosteleria, janaria, jostailuak, arropa, garraioa ... Webgune honetan nahiko ondo azalduta daugo bakoitza: http://www.directoriopymes.com/html/sectoresempresariales.html

.- ZERBITZUAK

.- TEKNOLOGIA

.-TELEKOMUNIKAZIOAK



  • Hezkuntza gizarte aldaketen erritmoa jaraitzen ari dela esango zenuke? zergatik?
Gizartean emandako aldaketen ondorioz enpresek eta hezkuntzan izan dituzten aldaketak


           
            Ondorioz, esango nuke, hezkuntza gizartearen aldaketetara moldatzen saiatzen ari dela eta gutxinaka lortzen doala, baina egia da, erritmoa pixaka bat geldoa ere badela. Gehien batean, teoria jakinda ere, hori praktikara eramatea irakasle heldu askorentzat erraza ez dela pentsatzen dut, teknolo gia berriak eta ikaskuntza esanguratsuaren planera egokitu behar direla haiek lehenengo, gelan ezarri ahal izateko.

            Horregatik, horrek eskatzen duen denboragatik eta gobernuak ezartzen dituen aldaketa eta kontraesanen ondorioz, hezkuntzak ez du enpresa pribatu batek duen erraztasuna aldaketa horiek aurrera denbora laburrean eramateko. Dena dela, bide onetik goazela deritzot, eta martxa hartuta laster aurrera egitea espero dut. 






1.Ibilbidea: HEZKUNZTARI ERAGINA


A favor de la educación eta Educación y conocimiento testuak irakurri ondoren, hona hemen nire ausnarketa:


Aurreko sarreran aztertu bezala, gizarteak eta horren ondorioz bai lanak eta baita ezagutzen trataerak aldaketa nabariak jaso dituzte. Trebetasun fisikoa oinarritzat hartzetik informazioa eta ezagutzak onestera igaro gara, eta horrek, hezkuntzan, gainontzeko erakundeetan gertatu denaren alderantzizko prozesua ekarri du.

            Izan ere, enpresetan autonomia eta askatasuna bermatu diren heinean, hezkuntzan zorrotzago jarri dira gauzak, eta gero eta mekanikoagoa bihurtzen ari da ezagutzaren jasotzea (denboraz mugatutako klaseak, irakasleak eskaintzen ditu ezagutzak eta ikasleak pasibo agertzen dira). Irakurritako bi artikuluetan, kontraesan  honen eraldaketa bilatzen da.

            Horretarako, hezkuntza askatasunean eta berrikuntzan oinarritu behar da. Askatasun horrek diziplina eta kontrol izugarriak ezarri zituen mugak gainditzen lagunduko digu; hots, nahietatik abiatutako ikaskuntza garatu beharko genuke, hezkuntza esperimental eta aktiboa bermatuz. Ikasleen jarrera pasiboa alde batera utzi eta haiek izan beharko lukete protagonista, ezagutzen bilaketa egiten duten heinean.

            Beraz, gela gertakizunen gune bezala ulertutako hezkuntza bideratu beharko litzateke, gertakizun horietatik sortutako ezagutza guztiak kontuan hartuz, eta interes eta motibazioz, horiek aztertu eta arakatuz. Era horretan, autonomiak esanahi handi bat hartuko du, eta ezagutza eta kontzeptuen aniztasuna baloratzen hasi beharko ginateke.
           
            Aldaketa nabarmenetarikoa, irakaslearen rola izango da. Ikaslearena pasibotik aktibora pasako dela esan badugu, irakasleak autoritatearen rol hezitzailetik laguntzaile eta gidatzailera pasako da. Ikasleak izango dira protagonista, eta haien nahietan oinarritu beharko litzateke hezkuntza, beti pixka bat gidatuz.

            Bestalde, hezkuntza komunitate, zentro eta komunitateen arteko kooperazioak berebiziko garrantzia izango du hezkuntzaren etapa berri honetan, era integral batean informazio eta laguntza kate sendoak eratu beharko baitziren.