Oraingo honetan, eskola enpresa moduan ulertu eta bere negozio unitate estrategikoak definitzera ausartzeko eskatu digute; eta "ausartu" hitza erabili dut, eskola publikoa enpresa moduan ikusi dudan lehen aldia izan baita, eta nahiko zaila egin baitzait.
Dena dela, egin beharrekoak eginda eta hemen aurkeztuko ditut, powerpoint baten bitartez, gaurkoan. Espero dut argia eta zehatza izatea, horrela egiten saiatu baitnaiz.
Hauxe izan
zen jaso nuen galdera : Eta
zu enpresaburu izango bazina ze estrategia jarraituko zenuke?
Galdera honi erantzun ahal
izateko, lehenengo eta behin nire enpresaren antolakuntza azaltzea beharrezko
ikusten dut.
·Kooperazioan
oinarritutako erakundea izango litzateke. Argi dago, enpresa barruan maila eta
lanpostu ezberdinak egongo direla, baina langile berdintasuna ere sustatzen da,
eta eskubide berdinak dituzte langile guztiek. Eskubideez gain, eta talde lana bultzatzen
dugunez, baliagarritasuna guztiei adierazi behar zaiela uste dut. Beraz,
enpresak izango dituen lorpenak denon lanaren ondorio inzago dira, eta enpresak
porrot egiten badu, denon errua izango da.
·Taldean lan egite honek, informazioa berezki baloratzea ekarriko
du. Komunikazioa izango da gure
arteko bitartekaria eta langileak duten maila dutela, sare bateko kide izango
dira, elkarlanean dabiltzan heinean.
·Giroa.
Erakundeko langileek errespetu eta lanerako giro egokia izango dute, jokabide aktibo
eta sortzailea sustatuko delarik.
·Kreatibitatea
eta berrikuntzarako mugarik ez dugu jarriko. Planteatutako
ideia berri guztiak jaso, aztertu eta baloratu egingo dira.
·Teknologia
erakundeko oinarrietako bat izango da, baina ez bakarra. Harreman pertsonalak
ere bultzatuko dira, talde lanean aritzeko ezinbestekotzat ikusten baititut.
·Motibazioa.
Langilearen jokabide aktiboa eskatzen den bezala, motibazioa lantzen saiatuko
gara (ez bakarrik soldatari erreferituz, lorpenek ematen diguten poztasunak,
kideen errekonozimenduak … ere bultzatuko du motibazio hori), ea helburu komun bat izango dugu buruan
lan egiterako orduan.
Nik buruan
sortutako enpresa honetan, beraz, kooperazioa da oinarri nagusiena. Estrategia
enpresarial bat burutzerako orduan, argi daukat zein izango den gure jokatzeko
era.
Horretarako, aurreko atalean azaldutako 3 pausuak izango ditut
kontuan:
1. Pausua:DAFO analisia egitea.
·AHULTASUNAK:
erakundeak sortutako estrategiaren garapena mugatzen duten alderdiak dira, eta
beraz, errekonozitu, kontrolatu eta gaindituak izan behar dira. Zeintzuk diren
zehazteko, ondorengo galderak egin genitzake:
.-
Zeintzuk dira proiektuaren etekinak murrizten dituzten faktoreak?
.-
Zer hobetu dezakegu?
.-
Zer ekidin beharko genuke?
·SENDOTASUNAK:
Enpresak dituen gaitasunak, errekurtsoak eta posizioak dira, eta ondorioz,
konpetentziarekiko dituen abantailak. Egokitasunei etekinak ateratzeko
erabiliko ditugu.
.- Zer egiten du gure enpresak
beste edozeinek baino hobeto?
.- Zeintzuk dira salmenta errazten
dizkiguten elementuak?
.- Zeintzuk dira enpresaren
abantailak?
·MEHATXUAK:
Estrategia bat aurrera eramatea ekidin edo zaildu ditzaketen inguruneko
indarrak dira.
.- Zeintzuk dira enpresak dituen edo
izan ditzakeen oztopoak?
.- Zertan dabiltza konpetentziako
enpresak?
.- Mehatxurik handienak,
zenbaterainoko kaltea sor dezake enpresan?
·EGOKITASUNAK:
Enpresarentzat abantaila konpetitiboa sor dezakeen edozein egoera izango da, enpresaren
zabaltzea ekarriko du, eta etekinak lortuko dira bertatik ondo arituz gero.
.- Zein da gure sektoreak duen
egoera gaur egun? Eta gizartearen egoera?
.- Zeintzuk dira teknologiaren
berrikuntza nagusienak?
.- Zein da gure oportunitatea?
.- Nola aprobetxatu oportunitate
hori?
2.Pausua:
Analisi DAFO hori egin eta gero, eta bertan lortutako guztia alderatu, aztertu
eta berrikusi ondoren, helburuak
zehazteko ordua iritsi zaigu. Behin helburuak zehaztuta ditugula, horiek
lortzeko akzio-plana ere zehaztuko
dugu. Horretarako pausu batzuk
jarraitzea komenigarri ikusten dut.
.-
Helburu orokorra: Zer lortu nahi dugu? Noraino heldu nahi dugu?
.-
Helburu espezifikoak: Zertarako egin nahi dugu hori?
.-
Akzio eta ekintzak: Nola lortuko dugu hori?
.-
Kronograma: Non eta noiz eramango dugu aurrera akzio-plana?
.-
Baliabideak: Zeintzuk baliabide erabiliko ditugu, nola erabiliko ditugu,
eta nork hartuko du parte?
Galdera hauek taldean planteatuko
dira, eta enpresaren balioak jarraituz, sormena mugatu gabe eta ideia guztiak
kontuan izanik eramango da aurrera.
3. Pausua:Akzio-plana aurrera eramatea. Behin den
planifikaturik dugula, ekintzara pasatzeko ordua iritsi zaigu; horretarako,
bakoitzak bere zereginak zeintzuk diren jakinda, lankidetzan oinarritu eta
aurrera ekingo genioke.
Amaitzeko, nire enpresako langile eta lankideei jarriko niekeen bideo bat aurkeztu nahiko nuke. ANIMO EKIPO!!!
1.-
DAFO-a, analisia egitea:BAI. Enpresaren barne
ahultasun eta sendotasunak aztertu, eta kanpotik izan ditzaketen mehatxu eta
egokitasunen analisia egin zuten.
2.-
Helburuak eta horiek lortzeko akzio-plana zehaztu:BAI.
Helburuak:
Akzioak:
-
Hornimendu beharrak asetzea -
Elkartasunak
-
Behar ezberdinetako jendea asetzea - Marka ezberdinak sortu, segmentazioa
-
Bestelako beharrak asetzea -
Merkatua zabaldu, lurrinak.
-
Enpresa zabaltzea - Merkatu internazionala.
3.-
Akzio plana aurrera eramatea:BAI.
Aurretik adostu eta zehaztutako ekintzak aurrera eraman zituzten, enpresa
zabaldu eta hobekuntzak lortuz.
Bodega de los Hooley:
1.-
DAFO-a, analisia egitea:EZ. Enpresa
bezala handitzeko aldaketa baten beharra zutela aztertu zuten, baina ez zuten
ahultasun,sendotasun, mehatxu eta egokitasunen analisirik egin.
2.-
Helburuak eta horiek lortzeko akzio-plana zehaztu:EZ. Helburu bakarra enpresa handitzea eta etekinak lortzen
jarraitzea zen, baina akzio-plan zehatzik ez zuten osatu. Ingurunearen
aldaketen arabera moldatu egiten ziren egoerara aldaketa bat edo beste bat
ezarriz, normalean beste supeermerkatu batzuetatik ateratakoak.
3.-
Akzio plana aurrera eramatea:BAI. Nahiz
eta aurretik zehaztutako plan bat ez izan, akzioak aurrera eraman dituzte.
Beste supermerkatuetan erabilitako teknika berriak identifikatu, aztertu eta
haienean ezarri dituzte.
Ondorioak:
Analisi hau egin ostean, esango nuke, Cortefiel
enpresak estartegia bezala nik pentsatzen nuen gauza bera ulertzen duela; hau
da, analisi baten bidez enpresaren etorkizuneko helburuak identifikatu eta
horiek oinarri beazla hartuta akzio-planak zehaztea eta aurrera eramatea.
Hasieran aurkezten dudan eskeman estrategiaren fase edo pausuak azalduta
agertzen dira.
Bigarren
kasuan, aldiz, "Bodega de los Hooley" horretan, ez nuke esango
estrategia enpresariala erabiltzen dutenik, aurretik ez baitituzte helburu eta
akzio-planak zehazten ezta egoeraren analisi sakona egiten.
Bestalde,
dimanika bera erabiltzen dute berrikuntzak ezagutu eta bereganatzeko. Alde
horretatik, estartegia bat erabiltzen dutela ere esan dezakegu. Supermerkatu
batean ezberdina den teknika bat erabiltzen dutela entzun, teknika hori
ikustera hurbildu, eta etekinak atera ditzaketela uste badute, haien
suepermerkatuan ezartzen dute. Helburu bakarra finkatu dute familia honetan:
enpresa handitu eta etekinak, gutxienez, mantentzea, biziraupena ziurtatuz.
Laburbilduz,
lehenengo eta bigarren kasuan azaldutako estrategia kontzeptuen artean
ezberdintasunak aurkitzen ditugu, gehien bat, aurretik planifikazio edo
zehaztapenean. Batean, aurretik ondo zehaztutako plana aurkitzen dugu, eta
bestean, aldiz, egoerara edota ingurunearen aldaketetara egokitzeko bat-bateko
akzioak ikusten ditugu, behin eta berriro eredu berdina jarraitzen dutenak.
Lehen
lana entergatu ondoren, bi izan ziren postan jaso nituen galderak, lana
osatzeko asmoz.
Gaur egun zer nolako organizazioak dauzkagu
inguruan? sektoreka begiratuta zer esango zenuke?
Nire ustez, gaur egun enpresa modernoak dira gure
inguruan dauzkagun gehienak; hierarkia piramidala ahaztu eta integrazio eta
elkarrekintza planetan ari gara, bai gure gizarte zein enpresetan ere.
Erakundeek lanpostu ezberdinak dituzten arren, langileen berdintasuna bermatzen
dute eta langile edo lan-talde bakoitzean informazio, ezagutza eta
erabakigarritasuna sustatzen duten enpresa osatzen saiatzen dira. Langile
aktiboak bilatzen dira, iniziatiba erakusten dutenak, eta teknologia berrien
aplikazioa ezinbesteko bihurtu da.
Bideo honetan, enpresa modernoaren lan dinamika eraskuten da, aipatutako elkarrekintza azpimarratuz:
Sektoreetaz arituko banintz,
zortzi sektore ezberdinduko nituzke:
Hezkuntza gizarte aldaketen erritmoa jaraitzen ari dela esango zenuke? zergatik?
Gizartean emandako aldaketen ondorioz enpresek eta hezkuntzan izan dituzten aldaketak
Ondorioz,
esango nuke, hezkuntza gizartearen aldaketetara moldatzen saiatzen ari dela eta
gutxinaka lortzen doala, baina egia da, erritmoa pixaka bat geldoa ere badela.
Gehien batean, teoria jakinda ere, hori praktikara eramatea irakasle heldu
askorentzat erraza ez dela pentsatzen dut, teknolo gia berriak eta ikaskuntza
esanguratsuaren planera egokitu behar direla haiek lehenengo, gelan ezarri ahal
izateko.
Horregatik,
horrek eskatzen duen denboragatik eta gobernuak ezartzen dituen aldaketa eta
kontraesanen ondorioz, hezkuntzak ez du enpresa pribatu batek duen erraztasuna
aldaketa horiek aurrera denbora laburrean eramateko. Dena dela, bide onetik
goazela deritzot, eta martxa hartuta laster aurrera egitea espero dut.
Aurreko sarreran aztertu bezala, gizarteak eta horren ondorioz bai lanak eta baita
ezagutzen trataerak aldaketa nabariak jaso dituzte. Trebetasun fisikoa
oinarritzat hartzetik informazioa eta ezagutzak onestera igaro gara, eta
horrek, hezkuntzan, gainontzeko erakundeetan gertatu denaren alderantzizko
prozesua ekarri du.
Izan ere, enpresetan autonomia eta
askatasuna bermatu diren heinean, hezkuntzan zorrotzago jarri dira gauzak, eta
gero eta mekanikoagoa bihurtzen ari da ezagutzaren jasotzea (denboraz
mugatutako klaseak, irakasleak eskaintzen ditu ezagutzak eta ikasleak pasibo
agertzen dira). Irakurritako bi artikuluetan, kontraesan honen eraldaketa bilatzen da.
Horretarako, hezkuntza askatasunean
eta berrikuntzan oinarritu behar da. Askatasun horrek diziplina eta kontrol
izugarriak ezarri zituen mugak gainditzen lagunduko digu; hots, nahietatik
abiatutako ikaskuntza garatu beharko genuke, hezkuntza esperimental eta aktiboa
bermatuz. Ikasleen jarrera pasiboa alde batera utzi eta haiek izan beharko
lukete protagonista, ezagutzen bilaketa egiten duten heinean.
Beraz, gela gertakizunen gune bezala
ulertutako hezkuntza bideratu beharko litzateke, gertakizun horietatik
sortutako ezagutza guztiak kontuan hartuz, eta interes eta motibazioz, horiek
aztertu eta arakatuz. Era horretan, autonomiak esanahi handi bat hartuko du,
eta ezagutza eta kontzeptuen aniztasuna baloratzen hasi beharko ginateke.
Aldaketa nabarmenetarikoa,
irakaslearen rola izango da. Ikaslearena pasibotik aktibora pasako dela esan
badugu, irakasleak autoritatearen rol hezitzailetik laguntzaile eta
gidatzailera pasako da. Ikasleak izango dira protagonista, eta haien nahietan
oinarritu beharko litzateke hezkuntza, beti pixka bat gidatuz.
Bestalde, hezkuntza komunitate, zentro
eta komunitateen arteko kooperazioak berebiziko garrantzia izango du
hezkuntzaren etapa berri honetan, era integral batean informazio eta laguntza
kate sendoak eratu beharko baitziren.
Jakin badakigu, enpresak inguruneak jasandako eraldeketek bultzatuta ere, aldaketa sakonak jaso dituela. Baina zeintzuk izan dira aldaketa horiek, eta zeintzuk dira gaur egun enpresa tradizional eta modernoaren artean dauden ezberdintasunak?
Enpresa tradizionala
Gaur egungo erakundea
Lan manuala egiten zen, eta beraz, trebetasun fisikoa
zen langileen ezaugarri garrantzitsuena
Informazio eta ezagutzetan oinarritzen den lana egiten
da, trebetasun fisikoa alderatuz
Etekinak handitzea zuen helburu, produkzioa handitu eta
kostea gutxituz
Gaindikortasun sentimendua sortzen da, berekoitasuna
alde batera utzi eta hurrengo belaunaldietarako zerbait uztea bilatuko da,
gizartearentzat zerbait lortzea, alegia
“Mando y control” izeneko prozedura erabiltzen zen;
langileari zer egin behar zuen zehazki agindu eta bete egiten zuela kontrolatzean oinarriturikoa
Informazio, ezagutza eta erabakigarritasuna sustatzen
da enpresa osotzen duten langile eta talde bakoitzean
Erabilitako lan-sistema edo prozedurak langileak
mugatzen ditu, alderdi guztietan
Langileak pertsona integratzaile, dinamiko, aktibo eta
saiatsuak dira, eta erabakiak hartzeko eskubide osoa dute
Estruktura piramidal eta hierarkikoa ezartzen da.
Nagusia da autoritatea, eta maila baxuenekoek ez dute ia eskubiderik
Enpresa barruan maila eta lanpostu ezberdinak egongo
dira, baina langile berdintasuna ere sustatzen da, eta eskubide berdinak
dituzte langileek
Informazio trukea bertikalki bakarrik gertatzen zen,
eta langileen arteko komunikazio zuzenik ez dago (“líneas de control”
izenekoetan ematen da bakarrik)
Komunikazio eta elkarrizketa dira enpresaren oinarri.
Beraz, komunikazio sare bezala ulertzen da erakundea
Lanerako formakuntza eskasa zegoen
Formakuntza maila asko handitu eta aldatu da
Teknologia eskasa erabiltzen zen
Teknologia asko berritzaileak erabiltzen dira, izan
duen garapena eta informazioa
eskuratzearen
inguruan dituen abantaila izugarriak kontuan hartuta
Kaixo!
Mondragon Unibertsitateko psikopedagogiako lizentziaturako lehen mailako ikaslea naiz, eta enpresa munduan hurbilpena egiteko baliagarri dugun irakasgai baten kontzeptuak plazaratzeko sortu dut blogg hau Beraz, zuek, nirekin batera joango zarete kontzopetuak ikasten, niretzat ere enpresa munduarekin lehen harremana baita! ;)