Hauxe izan
zen jaso nuen galdera : Eta
zu enpresaburu izango bazina ze estrategia jarraituko zenuke?
Galdera honi erantzun ahal
izateko, lehenengo eta behin nire enpresaren antolakuntza azaltzea beharrezko
ikusten dut.
·
Kooperazioan
oinarritutako erakundea izango litzateke. Argi dago, enpresa barruan maila eta
lanpostu ezberdinak egongo direla, baina langile berdintasuna ere sustatzen da,
eta eskubide berdinak dituzte langile guztiek. Eskubideez gain, eta talde lana bultzatzen
dugunez, baliagarritasuna guztiei adierazi behar zaiela uste dut. Beraz,
enpresak izango dituen lorpenak denon lanaren ondorio inzago dira, eta enpresak
porrot egiten badu, denon errua izango da.
·
Taldean lan egite honek, informazioa berezki baloratzea ekarriko
du. Komunikazioa izango da gure
arteko bitartekaria eta langileak duten maila dutela, sare bateko kide izango
dira, elkarlanean dabiltzan heinean.
·
Giroa.
Erakundeko langileek errespetu eta lanerako giro egokia izango dute, jokabide aktibo
eta sortzailea sustatuko delarik.
·
Kreatibitatea
eta berrikuntzarako mugarik ez dugu jarriko. Planteatutako
ideia berri guztiak jaso, aztertu eta baloratu egingo dira.
·
Teknologia
erakundeko oinarrietako bat izango da, baina ez bakarra. Harreman pertsonalak
ere bultzatuko dira, talde lanean aritzeko ezinbestekotzat ikusten baititut.
·
Motibazioa.
Langilearen jokabide aktiboa eskatzen den bezala, motibazioa lantzen saiatuko
gara (ez bakarrik soldatari erreferituz, lorpenek ematen diguten poztasunak,
kideen errekonozimenduak … ere bultzatuko du motibazio hori), ea helburu komun bat izango dugu buruan
lan egiterako orduan.
Nik buruan
sortutako enpresa honetan, beraz, kooperazioa da oinarri nagusiena. Estrategia
enpresarial bat burutzerako orduan, argi daukat zein izango den gure jokatzeko
era.
Horretarako, aurreko atalean azaldutako 3 pausuak izango ditut
kontuan:
1. Pausua:
DAFO analisia egitea.
·
AHULTASUNAK:
erakundeak sortutako estrategiaren garapena mugatzen duten alderdiak dira, eta
beraz, errekonozitu, kontrolatu eta gaindituak izan behar dira. Zeintzuk diren
zehazteko, ondorengo galderak egin genitzake:
.-
Zeintzuk dira proiektuaren etekinak murrizten dituzten faktoreak?
.-
Zer hobetu dezakegu?
.-
Zer ekidin beharko genuke?
·
SENDOTASUNAK:
Enpresak dituen gaitasunak, errekurtsoak eta posizioak dira, eta ondorioz,
konpetentziarekiko dituen abantailak. Egokitasunei etekinak ateratzeko
erabiliko ditugu.
.- Zer egiten du gure enpresak
beste edozeinek baino hobeto?
.- Zeintzuk dira salmenta errazten
dizkiguten elementuak?
.- Zeintzuk dira enpresaren
abantailak?
·
MEHATXUAK:
Estrategia bat aurrera eramatea ekidin edo zaildu ditzaketen inguruneko
indarrak dira.
.- Zeintzuk dira enpresak dituen edo
izan ditzakeen oztopoak?
.- Zertan dabiltza konpetentziako
enpresak?
.- Mehatxurik handienak,
zenbaterainoko kaltea sor dezake enpresan?
·
EGOKITASUNAK:
Enpresarentzat abantaila konpetitiboa sor dezakeen edozein egoera izango da, enpresaren
zabaltzea ekarriko du, eta etekinak lortuko dira bertatik ondo arituz gero.
.- Zein da gure sektoreak duen
egoera gaur egun? Eta gizartearen egoera?
.- Zeintzuk dira teknologiaren
berrikuntza nagusienak?
.- Zein da gure oportunitatea?
.- Nola aprobetxatu oportunitate
hori?
.-
Helburu orokorra: Zer lortu nahi dugu? Noraino heldu nahi dugu?
.-
Helburu espezifikoak: Zertarako egin nahi dugu hori?
.-
Akzio eta ekintzak: Nola lortuko dugu hori?
.-
Kronograma: Non eta noiz eramango dugu aurrera akzio-plana?
.-
Baliabideak: Zeintzuk baliabide erabiliko ditugu, nola erabiliko ditugu,
eta nork hartuko du parte?
Galdera hauek taldean planteatuko
dira, eta enpresaren balioak jarraituz, sormena mugatu gabe eta ideia guztiak
kontuan izanik eramango da aurrera.
Amaitzeko, nire enpresako langile eta lankideei jarriko niekeen bideo bat aurkeztu nahiko nuke. ANIMO EKIPO!!!



No hay comentarios:
Publicar un comentario