lunes, 5 de marzo de 2012

1.Ibilbidea: HEZKUNZTARI ERAGINA


A favor de la educación eta Educación y conocimiento testuak irakurri ondoren, hona hemen nire ausnarketa:


Aurreko sarreran aztertu bezala, gizarteak eta horren ondorioz bai lanak eta baita ezagutzen trataerak aldaketa nabariak jaso dituzte. Trebetasun fisikoa oinarritzat hartzetik informazioa eta ezagutzak onestera igaro gara, eta horrek, hezkuntzan, gainontzeko erakundeetan gertatu denaren alderantzizko prozesua ekarri du.

            Izan ere, enpresetan autonomia eta askatasuna bermatu diren heinean, hezkuntzan zorrotzago jarri dira gauzak, eta gero eta mekanikoagoa bihurtzen ari da ezagutzaren jasotzea (denboraz mugatutako klaseak, irakasleak eskaintzen ditu ezagutzak eta ikasleak pasibo agertzen dira). Irakurritako bi artikuluetan, kontraesan  honen eraldaketa bilatzen da.

            Horretarako, hezkuntza askatasunean eta berrikuntzan oinarritu behar da. Askatasun horrek diziplina eta kontrol izugarriak ezarri zituen mugak gainditzen lagunduko digu; hots, nahietatik abiatutako ikaskuntza garatu beharko genuke, hezkuntza esperimental eta aktiboa bermatuz. Ikasleen jarrera pasiboa alde batera utzi eta haiek izan beharko lukete protagonista, ezagutzen bilaketa egiten duten heinean.

            Beraz, gela gertakizunen gune bezala ulertutako hezkuntza bideratu beharko litzateke, gertakizun horietatik sortutako ezagutza guztiak kontuan hartuz, eta interes eta motibazioz, horiek aztertu eta arakatuz. Era horretan, autonomiak esanahi handi bat hartuko du, eta ezagutza eta kontzeptuen aniztasuna baloratzen hasi beharko ginateke.
           
            Aldaketa nabarmenetarikoa, irakaslearen rola izango da. Ikaslearena pasibotik aktibora pasako dela esan badugu, irakasleak autoritatearen rol hezitzailetik laguntzaile eta gidatzailera pasako da. Ikasleak izango dira protagonista, eta haien nahietan oinarritu beharko litzateke hezkuntza, beti pixka bat gidatuz.

            Bestalde, hezkuntza komunitate, zentro eta komunitateen arteko kooperazioak berebiziko garrantzia izango du hezkuntzaren etapa berri honetan, era integral batean informazio eta laguntza kate sendoak eratu beharko baitziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario